XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Materia bere osotasun guztian
Atomoa, elementu baten propietate kimikoak mantentzen dituen elementu-partikularik txikiena da.
Baliteke gainerako partikuletatik independente izatea edota, gehienetan gertatzen den bezala, beste batzuekin elkartu eta
K.a. V. mendean jada, Demokrito filosofo greziarrak, materia partikula zatiezinez eratuta zegoelako teoria azaldu zuen eta partikula horiei atomo izena eman zien (grekerako
Hala ere, garai hartan ezinezkoa zen bere izaera egiaztatzea, eta XIX. mendeak iritsi behar izan zuen, John Dalton britainiarra esperientzia praktikoetan oinarrituta teoria atomikoa finkatzen has zedin.
Azterlari honek, elementu bakoitzaren kasuan ezaugarri bereziak zituzten bolatxo solido txikitzat hartu zituen atomoak.
Gaur egun ehun elementu desberdin baino gehiago ezagutzen dira.
Hala ere, XIX. mendearen amaieran, partikula horiek zatiezinak ez direla eta zenbait partikula elementalez osatuta daudela aurkitu zen.
Horietatik lehenik aurkitu zena
Nukleo horrek karga positiboa dauka eta biraka dabiltzan elektroiek, aldiz, karga negatiboa dute.
1913an, Niels Bohr fisikari daniarrak, elektroi bakoitzak ibilbide jakina egiten duela egiaztatu zuen eta nukleoa inguratuz
Zenbait atomok beren artean konbinatu eta molekula osatzen dutenean, beren elektroi-geruzen bidez mantentzen dute lotura.
Nukleoa ere ez da zatiezina.
Orokorki, nukleoko protoi-kopurua, elektroi-hodeiko elektroienaren berdina izaten da.
Lehen emandako atomoaren deskribapena ez da guztiz eta osoro zehatza, nahiz eta
Benetan, atomoa askoz ere egitura konplexuagoa da, baina ulertzeko ordea, azaldutakoa bezalako eredu sinplifikatuak behar dira.
Einstein-ek, bere erlatibitatearen teoriarekin, materiaren eta energiaren artean halako muga jakinik ez dagoela egiaztatu zuen; baieztapen honetatik aurrera beste zenbait atomo-eredu ere landu eta aurkeztu dira.
Kasu batzuetan, atomoa osatzen duten partikulak uhin elektromagnetikotzat har daitezke.
Elektroiak, nukleoa inguratzen duen karga negatibodun hodei baten antzeko zerbait osatzen dute; horrela, elektroi batek duen kokapena jakiteko bide bakarra, probabilitate-kalkulua da.
Atomo-gaietako adituek,
Mende honetan zehar, partikula elemental berri ugari aurkitu da.
Bestalde, tenperatura oso altuen eraginpean jarritako materia, Eguzkian dauden tenperatura-baldintzetan adibidez, ez dago atomoz osatua, plasmaz baizik (atomo-nukleoz eta elektroi librez, alegia).
Hala ere, gure ingurunearen ulermena errazteko bitarteko bezala, Bohr-en atomo-ereduak, bere baliozkotasun guztia gordetzen du.